XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONIBANE GARAZI

Joan.- Berdiak joan zitzaizkun... eta oraikoan bethikotz. Denbora batez itzaltzen ziren ba gure hiritik, bainan gero burrustan berriz nunbaitik agertzen, sortzen... Orai ez dugu holako lanjerrik! Zer bakea! Ez gestaporik, ez bota-klaskarik karrikan.

Joan zaizkigu: bainan, Jainkoari esker, undar mementoan, ichtorio edo gudukarik egin gabe; zonbait lekutan bezala, ez dugu bederen hiltzerik ez desmasiarik ukan. Bezperan bizikleta andana bat galdu! Jakiterat, ez ginuen hainbertze galduko. Bainan zerendako nigar egin ondotik?!

Alemanak joan diren astelehena, egun orhoitgarria! Hek itzali orduko, zer loria karriketan, zonbat bandera leihoetan. Arratsaldean gerlari ohi eta herriko gizonak buru, jendea joan zen lerroan, gerlako hilen harrirat.

Han De profundis bat guziek erran, Marseillaise eta Gernikako arbola kantatu, eta mundu guzia (merkatu eguna zen) lerro-lerro sartu zen elizarat, Jainkoari eskerren bihurtzeko.

Gure elizak ez duke menturaz sekulan gehiago holako mundurik kokatuko, sekulan holako Magnificatik entzunen! Zonbat begi busti diren memento hartan!

Jin.- Alemanak joan eta, frantsesak jin zaizkigu: gure umeak, herritarrak, odolekoak. Ongi ethorri egin deetegu. Hotarik zonbait perrukiergoa ederki ikasirik itzuli zaizku: kitorik, urririk, coiffeurs pour dames ere paratu dira.

Eta orai guziak bakean, libertatean, eta lanean berma gaiten, herritarren batasuna eta herriaren handitasuna gain-gainetik bilhatuz.